Amagoia Bilbao

Antxoak frijituta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g antxoa, 2 baratxuri ale, 2 koilarakada ozpin, koilaradatxo bat piperrauts, oreganoa,  gatza. Irina, olioa. zuria. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale txiki bat, gatza.

Zailtasuna                                2

1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurra kendu eta gatza bota.
2. Baratxuriak, ozpina, ur pixka bat, piperrautsa eta oreganoa irabiagailuarekin nahasi. Antxoekin nahastu eta ordu erdiz beratzen utzi.
3. Antxoak atera eta irineztatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta antxoak frijitu. Paper baten gainera atera.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza, baratxuria eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g antxoa, garbantzu irina, arrautza, panko, olioa, gatza. Poto bat pikillo piper.

Zailtasuna                            2

1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta gatza bota.
2. Antxoak irinatik, arrautzatik eta pankotik pasatu
3. Zartagin batean olio ugari berotu eta antxoak frijitu. Paper baten gainera atera.
5. Eltze batean piperrak olio zurrsuta batekin erregosi, bigundu arte. Gatza bota.
Antxoak piperrekin lagundu.