
Inoiz ikusitako laubururik txikiena topatu dute. Ustekabean egin dute topo, teknologia kuantikoa hobetuko lukeen nanografenoen interakzio magnetikoa aztertzen ari zirela. Izan ere, behatutako molekuletako batek lauburu forma hartzen du, eta irudiak lortzeko erabili diren tekniken zehaztasunari begiratuta, inoiz behar den laubururik txikiena izatea dela litekeena jakinarazi du Donostia International Physics Centerrek (DIPC).
Shanghai Jiao Tong Unibertsitateko eta Hefei National Laboratoryko ikertzaile batzuek zuzendu dute ikerketa, eta tunel efektuko mikroskopia eta espektroskopia erabili dituzte truke magnetikoko interakzio bat azaleratzeko. Ikerlariek azaldu dute nanografenoen interakzio magnetikoek garrantzi handia izan dutela material kuantikoen ikerketan. ‘Nationak Science Review’ aldizkarian argitaratu dute nola eragiten dioten elkarri «nanografenoen π-elektroi desparekatuek eta atomo metaliko magnetikoek (burdina eta kobaltoa). Ikuspegi berri horrek π eta d elektroien truke bidezko akoplamenduari buruzko ikuspegi berriak eskaintzen ditu».
Frogatu dute nanografenoak metalen zentroekin «akopla» daitezkeela, eta hala, magnetismo kuantikoa hobetzen dutela, eta ondorioz, «metal organikoak diseinatzeko bide berriak irekitzen» dituela. Jasotako emaitzak «urrats garrantzitsuak» direla nabarmendu dute: «Behar zehatzetara egokitutako iman molekularrak lortzeko bidean urrats garrantzitsua da, eta ondorioak dituzte azken belaunaldiko tenologia kuantikoentzat eta nanoeskalako elektronikarentzat».
Aurkikuntza horiek egiteko, ikerlariek kimika kuantikoko kalkuluak ere erabili zituzten; Ricardo Ortiz eta Thomas Frederiksek egin zituzten, biak ere Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Ikerbasqueko (Zientziarako Euskal Fundazioa) ikertzaileak.

Un estudio genético prueba que María Branyas, de 117 años, «tenía una microbiota como una niña»

«Pequeña y con algo de caña, ron y música, ¿el peligro es que Cuba no se arrodilla?»

BEC erromeria plaza bihurtu du En Tol Sarmientok

El Congreso español da el primer paso para rebajar la tasa de alcoholemia
