
Kontzertuetarako sarrerak saldu eta saldu jarraitzen du ETSk. Last Tourretik iragarri dutenez, ekorarrek 2026ko apirilaren 11an Bartzelonako Palau Sant Jordin ematekoa duten kontzerturako salgai jarri ziren lehen 8.000. sarrerak 24 orduren epean agortu dituzte eta, hala, jende gehiago hartu ahal izateako, aretoaren edukiera handitzea erabaki dutela iragarri dute.
Makrokontzertuetan bete-betean sartuta dabiltza ekorrarak. Izan ere, orain egun gutxi BECen eman zituzten hiru kontzertuetan 45.000 zale batzea lortu zuten eta, arrakasta ikusirik, Madrilen konkistan abiatu ziren, hiru orduren buruan Movistar Arenarako salgai jarri zituzten 15.000 sarrerak sartzea lortuz. Bartzelona izan dute azken jomuga. Last Tourretik ziurtatu dutenez, Palau Saint Jordirako iragarritako kontzerturako salgai jarri zituzten lehen 8.000 sarrerak 24 orduren buruan saltzea lortu dute.
Azaldu dutenez, ‘Bihotzen Konkista’ Madril eta Bartzelonara «euskal musika, kultura eta hizkuntzaren ospakizuna eramateko erronka bikoitza da». Bertsolariak, koralak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira.
«ETSk ematen duen urrats bakoitzatekin eboluzionatzen jarraitzen du, gaur egungo musika eszenan dagoen proposamen garrantzitsuenetako bat bezala nabarmenduz», adierazi dute Last Tourretik.

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat

Rafa Berrio; inéditos tesoros escondidos de un aberrante rockero bohemio
