
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 500 g berdel, tipula bat, piper berde bat, porru erdia, baratxuri ale bat, 2 tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Berdeleei azala eta hezurrak kendu. Dadotan moztu.
2. Eltze batean hezurrak urarekin 20 minutuz egosi.
3. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiak eginda daudenean, patatak gehitu eta arin erregosi.
6. Irakiten ari den saldarekin estali eta egosten utzi, patatak bere puntuan egon arte.
7. Berdela sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 500 g berdel, 2 tipula, 2 baratxuri ale, 2 piper txorizero, olioa.
Zailtasuna 2
1. Berdela eta salda aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Txikitutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Piper txorizeroak garbitu eta 20 minutuz beratzen utzi. Xukatu eta aizto batekin mamia atera.
4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiak eginda daudenean, patatak gehitu eta arin erregosi.
5. Irakiten ari den saldarekin estali eta mamia gehitu. Egosten utzi, patatak bere puntuan egon arte.
6. Berdela sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

«Egun ia ezinezkoa da musika gaizki jartzea, ekipoak egiten du ia dena»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada

«Zer garen edertasunetik eta emoziotik esan nahi izan dut»

Hallan a 124 años luz el indicio más fuerte detectado hasta ahora de vida extraterrestre
