.jpg)
Latzen taldea bueltan da. Hatortxu Rockek jakinarazi duenez, talde oñatiarra eszenatokietara itzuliko da eta elkartasun jaialdian eginen du. Lakuntzan, uztailaren 24 eta 27 bitartean ospatuko da Hatortxuren azken ekitaldia eta bertan izanen da Latzen.
1993an Oñatin sortu zen taldea. 1999an lehen atseden bat hartu zuten eta 2007an ‘Infernuko Ateetan Tour’ agur bira iragarri zuten. 2008an igo ziren azkenekoz oholtzara. 2025 hau arte. Uztaileko azken asteburuan Lakuntzan izanen dira, ‘Laztana’, ‘Ze ingo xu?’ edo ‘Torturaren artea’ bezalako ereserkiak berriz ere zuzenean gozatzeko aukera emanez.
#HTX30 | Latzen
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) April 2, 2025
1999an utzi eta 2007an agur bira berezi bat egiteko itzuli ziren.
17 urteren ostean, bueltan dira oñatiarrak eta Hatortxu Rocken izango dira.
sarrerak: https://t.co/znTMnWc9jo #AgurLakuntza #AgurHatortxu #Etxera #Auzolana #Elkartasuna pic.twitter.com/n1IAyDLgXg
Oñatiarrak 17 urtez egon badira eszenatokietatik kanpo, ez da laburra izan ere Skatu iruindarren etena. 2015eko abenduan jo zuten azken kontzertua, non eta Hatortxu Rocken bertan, elkartasun jaialdiaren 18. edizioan. Hamarkada baten ostean berriz ere taularatuko dira, agur festaren parte izateko.
#HTX30 | Skatu
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) April 2, 2025
Iruñerriko hainbat gaztek osatu zuten 2007an. Ska-reggae taldeak, zortzi urteren ostean amaitu zuen ibilbidea.
Hamarkada baten ostean, berriz ere gurean izanen dira.
sarrerak: https://t.co/znTMnWc9jo pic.twitter.com/qOJPNb6IQQ
Iruñetik ez oso urrun sortu zen gaurkoan jakinarazi duten hirugarren itzulera ere, Afu. Barañaingo salsa-reggae taldeak haien jaioterrian eman zuten azken kontzertua, herriko jaietan, 2023ko ekainean, ‘AFU azken dantza’. Hatortxun ere hainbatetan ikusi ahal izan ditugu eta uztailean berriz ere izango dugu aukera.
#HTX30 | AFU
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) April 2, 2025
2020an atera zuten azken diskoa, “Larruazalean”. 2023ko ekainean, “AFU azken dantza” izenpean eman zuten azken kontzertua.
Agertokiak utzi eta bi urtera, zita bat izango dute Hatortxurekin.
sarrerak: https://t.co/znTMnWcH8W pic.twitter.com/5WohSflyKL
Alaitz eta Maider

Laugarren iragarpenak ere izan du sona. Alaitz eta Maider. Bikote oiartzuarra taula gainean izanen da. Eta ez da bakarrik egonen. Ez da itzulera bat, bere horretan izanen. Baizik eta, Iruñeko Burutik taldearekin batera, bere ibilbideko kantu gutxi batzuk eskainiko dituzte Lakuntzan. Bi hamarkada baino gehiago igaro dira Alaitz eta Maiderrek haien azken kontzertua eman zutenetik.
流#HTX30 | Alaitz eta Maider
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) April 2, 2025
Trikiti-pop erritmoak josi zituen 1989 eta 2004 artean. 20 urte igaro dira eta berriz ere oholtza batera igoko dira.
Burutik talde iruindarrarekin kolaboratuko dute haien ibilbide luzeko kanta pare bat jotzeko.
sarrerak: https://t.co/zZIV8IzJHQ pic.twitter.com/vnp6DPtX7Y
Lau itzulera hauek otsailean iragarritakoei Buitraker, Autobus Magikoa eta Never Surrenderren itzulerei gehituko zaizkie.
Uztaileko zitan Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chulería Joder, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarriren presentzia ere iragarrita daude dagoeneko. Orotara, 100 talde inguru biltzea aurreikusten du antolakuntzak.
Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunearen bitartez. Lau eguneko bonoa 105 euroko prezioan eskuratu daiteke.

Pantallas y menores, acompañar y educar para evitar caer en la prohibición

Euskorpora elkartera batu da EHU
.jpg)
Alaitz eta Maider ere egonen dira Latzen, Skatu eta Afu taldeak itzuliko diren Hatortxu Rocken

Realizadas 49 de las 74 solicitudes de eutanasia en la CAV, con una edad media de 74 años
