
Michelin gida entzutetsuak Estatu frantseseko jatetxeetako izarrak banatu ditu. Orotara 78 ‘garaikur’ berri banatu ditu Estatu osoko proiektu gastronomikoen artean. 81 dira orotara bi izar dituzten jatetxeak, eta horietako bat da Ziburuko Ekaitza, Guillaume Roget sukaldariak gidatutakoa.
Euskal Herriko meteorologiari egiten dio erreferentzia jatetxearen izenak, zehazki, ekaitzei. «Naturako elementuen askatze horretan sekulako energia» ikusten du txefak, bertan ontzen den sukaldaritzak exijitzen duen zehaztasun maila eskuratu ahal izateko behar duena bezalakoa.
Azoketan aurkitzen diren produktuetan eta sasoian sasoiko jakietan oinarritzen da, batik bat, Guillaumek Ekaitzan egiten duen eskaintza, eta inguruko ekoizleetatik datoze, besteak beste, bezeroari eskaintzen zaizkion arkumea edo txahala. Itsasoa parez pare izanik, Donibane Lohizunetik datoz Ekaitzako sukaldera arrain eta itsaskiak eta belar usaintsuen garrantzia nabarmentzen da bere lanetan, platerak definitzeko balio baitiote sukaldariari.
Beste sukaldari askok bezala, Rogetek ere azokako sukaldaritza deritzana defendatzen du, sorkuntza eta produktuari errespetua sustatzen dituen filosofia gisa. Ipar Euskal Herriko paisaiaren edertasuna gastronomiara eramatea du helburu.
Halaber, Rogetekin batera, Maxime Badeuil gozogilea eta Maxime Develay sommelierra dira bederatzi lagunez osatutako lan taldearen gako garrantzitsuetako bi.
«Oholtzan popstarraren figuratik ihes egin nahi dut, ez naiz eroso sentitzen»

«Queremos reventar todas las salas»

Un robot humanoide chino corre una «Behobia» en 2 horas y 40 minutos

Kontsumobide detecta granos parasitados y moho en un 23% de los análisis de legumbres
