Amagoia Bilbao

Babarrun zuri eta barazki zopak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g babarrun zuri, tipula bat, 3 zerba, 2 baratxuri ale, koilaratxo erdia kurkuma, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2             

1. Babarrunak garbitu. Bezperan 2 litro eta erdi ur hotzetan beratzen jarri. Presio-eltze batean babarrunak, ura eta gatz pixka bat jarri. Estali eta 20 minutuz egosi.
2. Zerbak ondo garbitu. Zerbaren orri-mamia eta berdea banandu. Berdeak garbitu eta txikitu. Orri-mamiei hariak kendu eta txikitu.
3. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Txikitutako baratxuriak, kurkuma eta zerbak gehitu eta 3 minutuz erregosi.
5. Babarrunak gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g babarrun zuri, tipula bat, baratxuri ale bat, azenario bat, 250 g aza, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Eltze batean txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
3. Babarrunak, txikitutako baratxuria eta 2 litro barazki salda gehitu. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
4. Aza garbitu eta txikitu. Babarrunei gehitu eta 15 minutuz egosi.  Behar adina gatz bota.