Amagoia Bilbao

Kinoa entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g kinoa, 2 azenario, tipulina erdia, 100 g kuia hazi,  6 datil. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada limoi zuku, 2 koilarakada laranja zuku, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.
3. Haziak gorritu, su oso eztitan.
4. Azenarioak zuritu eta birrindu. Tipulina txikitu.
5. Datilak zerrendatan moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Saltsarekin ondu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g kinoa, piper gorri erdia, azenario bat, 6 intxaur, 50g ahabiak lehor. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza, martorria.

Zailtasuna                             2

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.
3. Tiratan moztutako piperra eta azenarioa olio pixka batekin arin erregosi. Hozten utzi.
4. Intxaurrak txikitu.
5. Saltsaren osagaiak nahasi.
Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Lau plateretan jarri eta saltsarekin ondu.