Amagoia Bilbao

Patatak olagarroarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g patata, 600 g olagarro, 2 baratxuri ale, 2 koilarakada piperrauts, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta 20 minutuz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen.
3. Patatak urarekin 20 minutuz egosi. Zuritu eta sardexka batekin pixka bat zapaldu.
4. Olagarroa xerratan moztu eta olioarekin frijitu.
5. Zartagin batean zerrendatan moztutako baratxuriak aurreko olio pixka batekin gorritu.
6. Piperrautsa gehitu eta eragin. Jarraian patata sartu eta nahastu. Olagarroarekin zerbitzatu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat patata, 500 g olagarro egosita, tipula erdia, 2 baratxuri ale, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                            2

1. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Olio ugariarekin frijitu eta xukatu.
2. Zartagin batean txikitutako tipula eta baratxuriak oliorekin erregosi.
3. Olagarroa zatitu.
4. Barazkiei patatak eta olagarroa  gehitu eta arin erregosi.
5. Gatza eta txikitutako perrexila bota.