estanpak
Ilargia
Gaur gauean ilargia gero eta goibelago dago,
aitaordearen susmoaz harrituta, begi zabalik.
Segundo oro isurtzen dira zilarrezko uhinak basamortuan,
eta agurearen belarriak argi fluoreszentea piztu du.
Ai, oroimenetik kanpo geratutako ubidearen ertzak,
oroimenean laketu
tanke baten burrundarak
herdoildutako toxatik zigarroa atera eta,
malenkoniatsu pipatzen du ilargiak.
Haren inguruan ortziko zazpi neska eder
hanka-puntetan dantzan ari dira,
baina irain lorrinduan itotzen ari den ilargiaren bihotzarentzat
alferrik da hori:
ortzi urrunean izarrak trumilka zipriztindurik
Ilargia, bere borreroen eskuen zain dago.
Elkarrizketak
«Musikarik ere ez genuen sortzen; honek ez zeukan etorkizunik»
Miradas
Arma, tiro, pum!... y al plato
Reportajes
Anne Rearick, la niña salvaje que se enamoró de Euskal Herria
Elkarrizketak
«Soy afgana y no necesito un hombre a mi lado»
Reportajes