JULIO PASTRIAN MENDIOLA - SALTO TRAINING

Patologia kardiobaskularrak eta jarduera fisikoa

Azken urteetako datuei erreparatuz gero, argi ikus dezakegu sedentarismoak eta jarduera fisiko ezak gain hartu digutela. Munduko populazio orokorraren ohiturak ikusita, ez-aktiboak bihurtu gara, eta gero eta gaixotasun gehiago ditugu gure artean. Transmisio bitartez zabaltzen direnez gainera, gehiegizko pisua, II. motako diabetes mellitus-a edo bihotzekoa sufritzen ditu biztanleriaren ehuneko handi batek. Hauek, nagusiki, gaixotasun kardiobaskularretatik eratorriak dira.

Egia da gaixotasuna edozein unetan sor daitekeela eta edonori eragin diezaiokeela, baina geu gara errudunak. Sedentarismoa alde batera utziz gero, eta bizitza aktiboa eta osasuntsua eginda, errazago aurre egingo diegu gaixotasunei. Esate baterako, jarduera fisikoaren bidez tentsio arteriala doitu dezakegu eta odol fluxua areagotu dezakegu, gorputzeko organoetara oxigeno gehiago bidaliz. Odol fluxuaren hobekuntzarekin batera, gure arterietako eta zainetako zirkulazioa hobetuko dugu eta, ondorioz, bihotzekoak eta iktusak izateko aukerak murriztuko ditugu. JFa erregulartasunez praktikatzeak bihotz taupadak doitzea lagunduko digu, era honetan atsedenaldiko maiztasuna murriztuz.

Obesitatea eta diabetesa bide beretik etortzen dira normalean. Gehiegizko pisua duten pertsonek aukera handiak dituzte era honetako gaixotasunak izateko, tentsio arteriala eta kolesterol maila altuak izaten baitira. Bestetik, II. motako diabetesa glukosaren gehiegizko ekoizpenarekin erlazionaturik dago. JF kontrolatu baten bidez, pisuak eragindako kalteak doituko ditugu eta azukre ekoizpena murriztuko dugu, balore arruntetara hurbiltzeko.

Honek ez du esan nahi JFaren edozein dosi hartzea onuragarria denik. Gauza guztiak bezala, oreka bat bilatu behar da, eta erregulartasunez kirola egin. Horrela, aipatutako onura guztiak errazago geureganatuko ditugu, eta ez dugu inolako beldurrik izango gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko.