NEAT kontzeptua, zer da?
Azken urteetan, jarduera fisikoarekin erlazionatutako munduaren hazkundea dela eta, kontzeptu berri asko agertu dira gure gizartean. Kontzeptu berrien bonbardaketa honek hiztegia eta gure komunikatzeko era berritzea eragin digu, egunerokotasuneko ekintzei izen-abizenak jarriz. Horietako bat NEAT kontzeptua dugu, gure egunerokotasunean jarduera fisikotik kanpo burutzen ditugun eginkizun orok osatzen duten akzioen multzoa dena. Hiztegi ingelesetik ateratako kontzeptua da, Non-Exercise Activity Thermogenesis; gizakion bero-gastua kalkulatzeko garaian kontuan hartu beharreko balore bat da.
Pisu galera bat lortu nahi duen edozein pertsonak, ezaguna du jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsu bat burutu behar dituela. Bi betebehar hauek oinarri garrantzitsuenak dira, atseden egoki batekin batera, baina beste berezitasun batzuk ere aztertu behar dira. Hauen artean aurretik aipatutako NEAT kontzeptua dago. Pertsona horren gastu kalorikoa aztertzeko garaian, egiten duen jarduera fisikoaz gain, egunerokotasunean burutzen dituen gainerako jarduerek eragiten dioten exijentzia fisikoa neurtu behar da. Honek gastu kalorikoa handitzen du eta plan nutrizionalean eragin zuzena du.
Adibidez, lanera edo erosketak egitera oinez, bizikletan edo garraio publiko batean joaten bagara, eskailerak igo edo igogailua hartzen badugu, txakurra paseatzera irteten bagara edo etxeko jarduerak burutzen baditugu, egunerokotasuneko gastu kalorikoa oso aldakorra izan daiteke. Era honetan, exijentzia maila altuago bat duten jarduerak aukeratzen baditugu egunean zehar, osasuntsuago mantentzeaz gain, NEAT kontzeptua areagotzeko aukera izango dugu, gastu kaloriko handiago bat eginez eta gure gorputza aktiboago mantenduz.
Amaitzeko, NEAT neurtzeko aukera ezberdinak ditugu gaur egun. Esate baterako, pultsometroek, aktibitatea neurtzen duten eskuturrekoek… eguneroko jarduera neurtzeko teknologia dute, eta baita mugikorretako aplikazio ezberdinek ere, hala nola Google Fit edo Fitbit, besteak beste. Hauen bidez gure jarduera maila azter dezakegu, eta, nahikoa ez bada, aurreko jarduerengatik txandakatu.