Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu.
KONTSUMORAKO AZOKA ELEKTRONIKOA
Adimen artifiziala, CES feriako gonbidatu izarra
Azoka honetan ia denetarik dago: telebista gardenak, ispilu inteligenteak, hortzetako eskuila supersonikoak, landareei hitz eginarazten dieten aparailuak, hobeto entzuteko betaurrekoak, desinfekziorako gailuak...
Las Vegasen gertatzen dena ez da soilik hiriko kasinoetara mugatzen. Adimen artifiziala asko zabaldu da eta berriki egin den Consumer Electronics Show-n (CES) nabarmen ikusi da hori. Elektronika arloko enpresa handiak, auto fabrikatzaileak eta «start-up» teknologikoak elkartu dira hirian. 1967an jaio zen feria hau, 90eko hamarkadan goraldi teknologikoa bizi izan zuen, eta orain eztabaida guztien erdigunean den adimen artifizialaren esparruan bete-betean sartu da.