Bidaiari

Enkarterrietako Museoan, antzinako farmazia ikusgai bisita berezi batean

125 urte bete ditu Bizkaiko farmazilarien elkargoak eta, aitzakia egokia iruditu zaie antzinako farmaziara bisita berezia egiteko, normalean ezin baita ikusi. Botika-ontzi bilduma ikusgarria eta altzari neoklasikoak izango dira ikusgai bisitan irailaren 23an.

Farmazian ikus daitezkeen botika-ontziak.
Farmazian ikus daitezkeen botika-ontziak. (Enkarterrietako Museoa)

Bizkaiko farmazilarien elkargoaren 125. urteurrena dela eta antolatutako jardueren artean, irailaren 23an, larunbata, 11:45ean, Javier de la Colina Menéndezek, Enkarterriko farmazialari-familia bateko kideak, bere familiaren historia profezionalari buruzko eta Enkarterrietako Museoan kontserbatutako familiaren farmaziaren inguruko hitzaldia eskainiko du.

Museoak 1902. urtean Sopuertako La Baluga auzoan sortutako farmaziaren altzari neoklasikoa eta botika-ontzi bilduma gordetzen ditu. Altzari hau, tamaina handikoa izateagatik, Museoko bulegoen harreran kokatua izan zen. Ondorioz, publiko orokorrak oso gutxitan bisita dezake ondare multzo hau.

Enkarterrietako Museoa

Hiltzaldiaren ostean, Farmazia bertatik bertara bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bere jatorriari buruzko informazioa jasotzeaz gain, kontserbatutako botamen-ontzi ezberdinak eta bestelako elementuak ezagutu ahal izango dituzte bisita berezi honetan. Era berean, XIX. mendeko  jatorrizko botikina erakutsiko da, Zallako medikuak zaldi gainean baserriz baserri garraiatzen zuena.  

Bisitaren xehetsunak:

Tokia: Enkarterrietako Museoa (Abellaneda auzoa, z/g, SOPUERTA)

Iristeko ordua: 11:45

Hitzaldia: 12:00-12:50

Bisita farmaziara: 13:00-13:20

 Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da webguneko “Izena emateko eskaera” atalean,