Iruña-Veleiako bisitarien zentroa, ‘Lorategi arkeologikoa’
Iruña-Veleiako bisitarien zentrorako ideien lehiaketa Vicus izeneko proposamenak irabazi du, lehena izan baita aurkeztu diren 15 proposamenen artean. ‘Lorategi arkeologikoa’ izango da.
Iruña-Veleiako bisitarien zentrorako ideien lehiaketa Vicus izeneko proposamenak irabazi du, lehena izan baita aurkeztu diren 15 proposamenen artean.
Hiri erromatarrean bisitari zentro bat eraikitzeko proiektuen lehiaketan Olavarrieta eta Madev arkitektoen proiektua aukeratu da. Vicus proposamen irabazlearen bitartez, bisitarien harrera ingurunean integratu nahi dute «Iruña-Veleiako zati garrantzitsu eta argigarri gisa».
«Lorategi arkeologikoa»
Horrez gain, bisitarien zentroa harrera eta interpretaziorako espazio aktiboa izan dadin, «lorategi arkeologikoa» eraikitzea da asmoa. «Paisaiaren esku hartze zorrotz eta erraz baten bidez, orubea eraldatzea proposatzen da, lorategi arkeologiko bihurtzeko, non landaredia, elementu arkeologikoak eta harrera pabiloia lekuaren memoriarekin elkartzen diren».
Eraikina diseinatzeko aldundiak antolatutako lehiaketan 15 proposamen aurkeztu ziren. Eta, proiekturik egokiena aukeratzerakoan, honako ezaugarri hauek izan ditu kontuan epaimahaiak: arkitekturaren kontzeptua, paisaiaren eta hirigintzaren arloko kontzeptua, instalazioaren eta energia eraginkortasunaren kontzeptua eta proposamenaren zorroztasuna zein bideragarritasun potentziala.
Bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren, Terra eta Highway 34 revisited proposamenak gelditu ziren. Bai hauek bai irabazi duen proposamena Iruña-Veleian izango dira ikusgai abenduaren 14an eta 15ean.