Bizkaiko bizikleta-bideei buruzko datu-multzo berria, eskuragarri GeoBizkaiaren bisorean
Bizkaiko bizikleta-bideei buruzko datu-multzo berria eskuragarri dago GeoBizkaiaren bisorean. Herrialdeko bizikleta-bideen kokapenari buruzko informazio geografikoa eskaintzen du, eta egindako, proiektatutako edo eraikitzen ari diren bizikleta-bideak erakusten ditu.
Datu-multzoak Bizkaiko bizikleta-bideei buruzko informazioa argitaratzen du. Datu berriek Bizkaiko bizikleta-bideen sarea ezagutzeko eta lehendik dauden, proiektatuta dauden eta eraikitzen ari diren ibilbideei buruzko informazio xehatua eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoko bizikleta-bideen sarerako sarbide publikoa erraztea.
Halaber, bizikleta-bideei buruzko hainbat ezaugarri ematen du, hala nola bide-mota, plataformaren jabetza, igarotzen den eremua edo trazaduraren luzera.
Besteak beste, hauei guztiei laguntzen die informazioak: profesionalei eta teknikariei, bizikleta-bideen erabiltzaileei, erakunde publiko eta pribatuei, eta garraio jasangarrien erabilera sustatzen duten herritarrei edo taldeei.
Nola kontsultatu
Informazioa GeoBizkaiko bisorearen bidez eskura daiteke. Bizkaiko bizikleta-bideak ikusi ahal izateko, bisorera sartu behar da ordenagailutik edo gailu mugikorretik eta Bizikleta-bideen geruza aktibatu behar da (Garraioa eta Mugikortasuna atalean kokatua).
Mapan, eskuragarri dauden bizikleta-bideak (gorriz), eraikitzen ari diren bideak (berdez) eta proiektatuta daudenak (urdinez) ikus daitezke, eta horietako bakoitzean klik eginda, bidearen egoeraren xehakapen handiagoa lortzen da.
Bizikleta-bideetako datuak Open Data Bizkaian ere eskura daitezke, WMS (Web Mapen Zerbitzu) mapen OGC zerbitzu estandarraren bidez edo datuak deskargatuz FGDB, GPKG edo SHP formatuetan.
Lan hau egiteko topografia klasikoa erabili da ortoargazkiarekin konbinatuta, baita Informazio Geografikoko Sistema baten gaineko digitalizazioa ere.