Bidaiari

Nazioarteko turismoak adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Nazioarteko turismorako aurreikuspenak baikorrak dira 2025ean eta adimen artifiziala bezalako teknologia aurreratuak erabiliz berrikuntzari «funtsezko» papera ematen diote. Helburua da turismo-industriaren hazkundea sustatzea, esan du Natalia Bayona NBEko Turismoko zuzendari exekutiboak.

Nazioarteko turismoak susperraldi sendoa izan zuen iaz.
Nazioarteko turismoak susperraldi sendoa izan zuen iaz. (Olga Ubirailo | Getty Images)

Natalia Bayona NBEko Turismoko zuzendari exekutiboaren esanetan, %3tik %5era bitarteko hazkundea izango du aurten Turismoak, batez ere Asia eta Ozeano Barean. Nolanahi ere, sektorearen joerei eta lehentasunei dagokienez, «berrikuntzak funtsezko zeregina izango du, adimen artifiziala (AA) bezalako teknologien garapenari esker».

Bayonak adierazi duenez, NBEko Turismo arloan «une honetan erronka globala dute AA erabiliz sektorean aldaketak ezartzen ari diren startupak (gorabidean dauden enpresak) identifikatzeko» eta datu handiak (makrodatuak) ere «funtsezkoak» izango dira, biek «baliabideak optimizatzeko eta erabakiak hartzeko oso baliagarriak direla erakutsi baitute, adibidez, turismo-fluxuak kudeatzeko orduan». Gainera, Baionak aurreratu du hezkuntza teknologikoak «oso presente» izaten jarraituko duela, «bereziki NBEko Turismoaren ibilbide-orrian».

2025erako aurreikuspen onak 2024an lortutako emaitzetan oinarritzen dira. Bertan, nazioarteko turismoak susperraldi sendoa erakutsi zuen, aurreko urteetako erronken ondoren mundu osoan 1.400 milioi turista mugitu baitziren.

NBEko goi-funtzionarioaren esanetan, urte horretan hainbat herrialdek turismo-jarduera handitu zuten, eta eskualdeka, berriz, Europa eta Ekialde Ertaina nabarmendu ziren.

747 milioi bisitari Europan

Europak 747 milioi bisitari izan zituen 2024an (2019an baino %1 gehiago eta 2023an baino %5 gehiago). Atzetik Asia eta Ozeano Barea datoz, 316 milioirekin.

Datu horien arabera, Amerikak 213 milioi turista jaso zituen eta %97ko susperraldia izan zuen 2019arekin alderatuta, baina %7ko hazkundea izan zuen 2023arekin konparatuta.

Ekialde Ertaina izan zen, era berean, errendimendu onena izan zuen eskualdea pandemia aurreko mailekin alderatuta, 95 milioi etorrerarekin eta %32ko igoerarekin 2019arekin konparatuz gero; Afrikak, berriz, 74 milioi jaso zituen, 2019an baino %7 gehiago.

Herrialdeka, «errendimendu onena izan zuten hiru herrialdeak honako hauek izan ziren: Qatar (%137), El Salvador (% 81) eta Albania (% 80). Haien atzetik, Saudi Arabia (%69) eta Curaçao (%51)