Bidaiari

Apartamentu turistiko eta landa ostatuetako sarrerak igo egin dira otsailean EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoko landa ostatuetan otsailean izandako sarrerak %2,5 gehitu dira aurreko urteko hilabete berean izandakoen aldean, eta apartamentu turtistikoetan izandakoak, berriz, %30,2 gehiago izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

EAEko apartamentu turistikoei dagokienez, 12.866 eta 46.689 ostatu gau izan dira otsailean.
EAEko apartamentu turistikoei dagokienez, 12.866 eta 46.689 ostatu gau izan dira otsailean. (Getty Images)

Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera, EAEko landa ostatuek 5.984 sarrera zenbatetsi zituzten otsailean, eta ostatu gauak 11.797 izan ziren, aurreko urteko hilabete berean baino %3,3 gutxiago.

Otsailean EAEko landa ostatuetan erregistratutako sarreren %86,2 Espainiako Estatuko bisitarienak izan dira, aurreko urteko hil berean baino %0,9 gehiago. Estatuko jatorria duten ostatu gauen kopurua, aldiz, %4,1 jaitsi da urte batetik bestera, 9.781 ostatu gau erregistratu ondoren, guztien %82,9.

Lurraldeka, sarrera kopuruaren urte arteko igoera %16,2koa izan da Arabako landa ostatuetan. Bizkaian eta Gipuzkoan sarrerak ia ez dira aldatu: %0,1eko aldaketa negatiboa izan da lehenengoan, eta positiboa, berriz, bigarrenean.

Ostatu gauei dagokienez, Araban %39,1 gehitu dira, guztira 2.371 izanik; Bizkaian %1,0 egin dute gora (2.687 gau), eta Gipuzkoan, berriz, %14,0 egin dute behera (6.739 gau).

EAEko landa ostatuetako batez besteko egonaldia 1,97 egunekoa izan da otsailean, 2024ko hilabete berean izandako 2,09 eguneko batez besteko egonaldiaren azpitik. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste igarotzen duten egun kopuruari dagokio, eta ez EAEko egonaldiaren iraupen osoari.

Plazen arabera neurtutako okupazio maila urte arteko %0,3 puntu jaitsi da EAEn, %12,6an kokatuz, eta gelen arabera neurtuta, aldiz, %0,6 puntuko igoera izan ondoren, betetze maila %16,5ekoa izan da.

Apartamentu turistikoak

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoei dagokienez, 12.866 eta 46.689 ostatu gau izan dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %30,2 eta %18,0 gehiago, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetan otsailean izandako sarreren %74,0 eta ostatu gauen %67,6 Espainiako Estatuko jatorria duten bisitariek egin dituzte, urte arteko %36,4ko eta %18,4ko hazkundeekin, hurrenez hurren.

Gainera, mota horretako establezimenduen batez besteko egonaldia 3,63 egunekoa izan da otsailean, aurreko urtean baino txikiagoa, orduan 4,00 egunekoa izan baitzen.

Herrialdeei dagokienez, batez besteko egonaldia 2,36 egunekoa izan da otsailean Bizkaiko apartamentu turistikoetan, 5,30 egunekoa Gipuzkoakoetan eta 18,16 egunekoa Arabakoetan.

Apartamentu turistikoetan plazen okupazio maila %31,3koa izan da, 2024ko otsailean baino %1,1 puntu gehiago, eta apartamentu bakoitzeko okupazio maila %58,6an kokatu da, %0,1 puntu hazi ondoren.

Azkenik, aterpetxe turistikoetan 11.302 sarrera eta 20.221 ostatu gau izan dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %39,3 eta %19,1 gehiago, hurrenez hurren.