Bidaiari

Bilboko liburutegiak, magiaz blai ’Ipuin kontalariak auzoz auzo’ ekimenari esker

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Bilboko zenbait auzoko liburutegi eta udaltegi ipuinaren magiaz zipriztindiuko dira, ’Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo’ ekimena ospatuko baita apirilaren 2tik 30era.

Aurtengo kartela.
Aurtengo kartela. (Bilboko Udala.)

Bilboko Udalak ‘Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo’ programaren bigarren edizioa antolatu du apirilaren 2tik 30era bitartean Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Auzoetako liburutegiak eta udaltegiak jardueraz beteko dira «haurren artean liburua eta irakurketa sustatzeko eta euskarazko kultura eskaintza bultzatzeko udal estrategiaren barruan kokatutako ekimen honen bitartez».

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta abiaturiko ekimenaren bidez, hainbat narratzailek haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte auzoetako liburutegi eta udaltegietan.

Arabieraz

Antolatutako saio guztiak euskaraz izango dira, apirilaren 15ean Abandoko udaltegian egingo dena izan ezik, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz izango baita.

’Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo’ programak auzoetako liburutegietan eta udaltegietan antolatzen du bere jarduera, Kultura Barrutik ekimenaren. Bilboko Udalak sustatzen du, hiriko barrutietan kultur jarduera anitzak eskainiz.

Udaltegietan sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte. Udal liburutegietan, berriz, interesatuek aldez aurretik izena eman behar dute liburutegian bertan (posta elektronikoz edo telefonoz).

Iazko edizioak izandako arrakasta ikusirik, aurten ere jendearen erantzun  zabala espero dute antolatzaileek.