Bisita gidatu bereziak, Aste Santuan Arabako Museoen Foru Sarearen eskutik
Aste Santuan, jarduera bereziak izango dira Arabako zenbait museotan. Doakoak izango dira denak eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Bakar batean eskatu behar da sarrera aurretik: Kexaako monumentu multzoaren bisitarako.

Arabako Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia antolatu du, Iruña Veleia aztarnategia eta Kexaako monumentu multzoa barne hartuta. Bisita gidatuak eta familian egitekoak eskainiko ditu apirilaren 17tik 27ra.
Arabako Aldunditik jakinarazi dutenez, guztira 11 jarduera izango dira, doakoak, eta ez da aurrez izenik eman behar, baina kontuan izan behar da tokiak mugatuak direla.
Kexaako monumentu multzoa bisitatzeko, aldiz, erreserba egin behar da 945 101 070 telefonora deituta edo reservas@kalearte.com helbide elektronikora idatzita. Apirilaren 17tik 21era, apirilaren 26an eta 27an eta maiatzaren 1etik 4ra izango dira bisitak.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak adierazi duenez, «Aste Santuan turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, eta bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da berriro etortzeko, askotariko jarduerak izaten baitira. Hori dela eta, haietakoren bat egitera animatzen ditut herritarrak».
Hona hemen 17ko eta 18 ko zenbait jarduera:
Apirilak 17 (12:00) BIBAT, Arabako Fournier Karta Museoara bisita gidatua: Musikarta aldi baterako erakusketa eta museoko erakusketa iraunkorra.
Arabako Arma Museoan, bisita familian: Zaldunak eta armadurak.
Apirilak 18 Abril (12:00) BIBAT, Arabako Arkeologia Museoan, bisita gidatua.
Arabako Natura Zientzien Museoan, bisita familian: Emakume zientzialariak.