Munduan pasieran

Biztanlerik ez, baina liburuz gainezka

Robert ATANOSOVSKI | AFP
Robert ATANOSOVSKI | AFP

Aspaldi ihes egin zuten ia biztanle gehienek Ipar Mazedoniako Babino herritik, baina han darrai Stevo Stepanovskik. Lehen Mundu Gerratik hona bere familiak 20.000 liburu gorde ditu etxean. Horien artean, argazki-liburuak, atlas eta mapak, inguruetako hizkuntza gutxituetako liburu eta hiztegiak... Aditu eta turista ugariren bisitak izaten ohi ditu antzeztokia eta guzti duen Stepanovskiren etxeak.