Frida Kahlo, “itxuratik haratago”

Emmanuel DUNAND | AFP
Emmanuel DUNAND | AFP

“Frida Kahlo, au-delà des apparences” (Frida Kahlo, itxuratik haratago) erakusketa irailaren 15ean zabaldu zen Parisko Palais Gallerian eta 2023ko martxora arte ikusgai egongo da. Artista mexikarra jaio eta hazi zen etxean zituen 200 objektu baino gehiago bildu ditu museoak. Horien artean, Kahloren jantziak, osagarriak, eskutiz bidezko hartu-emana, kosmetika, sendagaiak eta laguntza ortopedikoak, bai eta bere ekarpen artistikoan inspiraturiko moda garaikideko diseinatzaile nagusien sorkuntzak ere.