Munduan pasieran
Kaleko arte koloretsua, La Bocan

La Boca, Buenos Aireseko barrutirik zaharrena eta koloretsuena, horma-irudi ikusgarriz josita dago. Bertako kaleetan paseatzeak bista alaitzen du. Astiro eta presarik gabe ibiltzen denak, kaleetako hormei arretaz erreparatuz, eguna pizten duten artelanekin gozatuko du. Tangoa da, zalantzarik gabe, protagonista nagusia.