Ugur YILDRIRIM (Dia images via Getty Images)
Munduan pasieran

Uçhisar Kalesi, gaztelu zizelkatua Kapadozian

Kapadoziako Uçhisar hirian formazio harritsu ikusgarriak zizelkaturik daude, baina bada bat bisitarien arreta bereziki erakartzen duena: Uçhisar Kalesi gaztelua. Muino batean eraikia, izen hori du gandorrean triangelu formako bi tontor dauzkalako, dorreak diruditen beste bi tontor txikiagoz inguraturik.