Munduan pasieran

Yoga, zerutik gertu

Yoga egiteak asko lasaitzen du normalean, baina are gehiago, seguruenik, 345 metroko altueran, Manhattan hiriko panoramika ikusgarria aurrean baduzu. Udan zehar Edge behaketa-plataformaren gainean yoga ariketak egin dituztenek ongi dakite zerua gertuago sentitzen dela egoera berezi horretan.