Munduan pasieran

Itsasoa, odolez gorrituta

Faroe uharteetan, Torshavn-en zehazki, ehunka lagun bildu dira itsasertzean, urtero bezala, balea pilotuen eta izurdeen ehizaldietan parte hartzeko. Beste batzuk, berriz, ikustera hurbildu dira, beti bezala. Urak gorriz tindatzen duen «ikuskizuna» defendatzen dutenek argudiatzen dute «antzinako tradizioa dela».