Munduari begirada

Ai Yerweng, Laino itsaso baten gainean oinez, 600 metrora

Ai Yerweng du izen ofiziala. Thailandian dago, Betong barrutian, zehazki, Yala herrialdean. Eta Asiako hego-ekialdeko skywalk luzeena izateaz harro dago, nahiz eta pandemiaren ondorioen eraginez urte amaierara arte ez duen turisten bisitarik jasoko. Bertakoak ere, nonbait, irrikaz zain daude behatokiak eskaintzen dituen panoramikez gozatzeko.

Argi dago Ai Yerweng Thailandiako amu turistiko erakargarri bihurtuko dela. Eta ez da, ez, harritzekoa! Izan ere, bertigo sentsazio zirraragarria ziurtatuta izango dute 61 metroko beirazko zubian pasieran ibiltzera ausartzen direnek.

Laino itsaso baten gainean ibiliko dira, 600 metrora. Eta handik sekulako irudiaz gozatuko dute. Une magikoa biziko dute, segur aski, haran ikusgarri baten aurrean.