Egin planak

World Press Photo: prentsa argazkilaritzako 159 irudi Montehermoson

URRIAK 15-AZAROAK 14

Gasteizko Montehermoso kulturunean -19 urtez jarraian egin izan den bezala- World Press Photo lehiaketan saritutako prentsa argazkiak daude ikusgai. Guztira, 159 irudi bildu dira, 28 herrialdetako 45 argazkilarik eginak. Ur biltegira gerturatzen direnek «istorio ezezagun eta harrigarriak» topatuko dituzte, tartean, pandemiaren ingurukoak; adibidez, lehen saria jaso duena: Mads Nissen danimarkarraren “Lehen besarkada”.