Egin planak
Euskal sustraiko pertsona izenak dituzten Soriako hilarriak, ikusgai
Azaroak 12-Urtarrilak 22
“Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak” erakusketa ikusgai dago San Telmo museoan datorren urteko urtarrila bitartean.
40 hilarri aurkitu dituzte azken urteotan Soriako Tierras Altas eskualdean eta horietako sei ikus daitezke orain Donostian. Latinezko hitzak agertzen dira bertan baina, era berean, bertako biztanleen izen indigenak irakur daitezke.