Munduan pasieran

Summit, bertigoaren behatokia

One Vanderbilt etxe orratzak -Manhattango bihotzean dago eta 427 metroko altuera du- Summit (Gailurra) begiratoki kaleidoskopikoa inauguratu berri du 91. solairuan.

Hiriaren ikuspegi liluragarriak aretoa erabat estaltzen duten ispiluetan islatzen dira, zeru, hiri eta bisitarien irudiak infinituraino errepikatuz. Begiratoki berria Rockefeler, Empire State edo The Edge eraikinen lehiakide bihurtu da.

Gainera, Kenzo Digital artista newyorktarraren proiektu batekin osatu da: “Airea”.