Munduan pasieran

Tabakoa eta likorea Simon santuarentzat

Hiriko jairik ezagun eta paganoenetakoa ospatu dute berriro Chimaltenangon: San Simon. Santuaren jarraitzaileen arabera, «edozein mesede egiten du, baldin eta fedearekin eskatzen bada». Guatemalako santua etxerik gabekoen, alkoholikoen eta narkotrafikatzaileen zaindaria da. Eta horiexek eskaintzen dizkiote santuari tabakoa eta likorea.