Munduan pasieran

Cosquer haitzuloaren erreplika aurrera doa

Aurrera doaz Marseillan Cosquer haitzuloaren erreplika eraikitzeko lanak, 19.000 eta 33.000 urte bitarteko historia duten pinturak gordetzen dituen urpeko leizea. Henri Cosquer urpekari profesional frantziarrak aurkitu zuen 1985ean Marseillako Les Calanques ingurunean.

Proiektuan lan egiten duten adituek labar-pinturak birsortzen dituzte argazkietatik eta 3D teknologiatik abiatuta. Erreplika 2022ko urrian irekitzea aurreikusita dago, eta bisitariek nabigaziorako ibilgailu txiki batetik ikusi ahal izango dituzte erreprodukzioak, esploratzaileek aurkitu zutenean deskribatu zuten atmosfera ahalik eta modurik benetakoenean birsortzeko. (C. SIMON)