Munduan pasieran

Lakeland Trial, antzinako autoen rally bitxia

Lakeland Trialaren 52. edizioak, urtero bezala, auto zaharrak gustuko dituzten ehunka pertsona bildu ditu. Honister Slate Mineko (Borrowdale, Keswick) harrobietako errepidea zeharkatzen du rallyak.

Batzuk lehiakideak dira, noski, baina gehienak ikuskizun bitxiaz gozatzera hurbiltzen dira, gora eta behera, antzinako ibilgailuak aintzira artean ibiltzen baitira mendixka aldapatsu eta lohitsuei aurre eginez.

Zalantzarik gabe, antzinako harribitxien topaleku bihurtzen da, azkenean, Lakeland Trial hitzordua. (O. SCARFF)