Munduan pasieran

Luxorreko obeliskoa berritzeko lanetan

Parisko Concorde plazan kokatutako Luxorreko obeliskoaren berritze lanak urtarrilean hasiko dira eta ekainean bukatu, Jean-François Champollion egiptoar egiptologoak hieroglifoak deszifratu zitueneko bigarren mendeurrena garaiz ospatu ahal izateko.

Dagoeneko, aldamioz inguratuta dago 25 metroko altuera eta 230 tonako pisua duen obeliskoa. 1836tik dago Parisen. Ordura arte Kairon zegoen, Luxorreko tenpluaren aurrean, baina Mohamed-Alik Frantziari “oparitu” zion. (J. SAGET)