Egin planak
Urdazubiko leizeko galerietan zehar, bisitaldi gidatuak laminekin
Urtean zehar
Urtean zehar Urdazubiko leizeak ezagutzeko aukera aparta eskaintzen dute bisitaldi gidatuek. Argi- eta soinu-efektuak baliatuta, estalaktita eta estalagmiten unibertsoa ezagutzeko aukera izango du bisitariak eta, gainera, aspaldian leizeak okupatu zituzten elezaharretako pertsonaien, gerrillarien eta kontrabandisten oroitzapenak ekarriko dizkiote gogora.
Bertan laminak bizi omen ziren; badirudi haien ahotsak entzun daitezkeela kobazuloan barrena doan Urtxune errekaren oihartzunen artean.