Munduan pasieran
Zaborra jasotzen «hipomobil» gainean
![](/media/asset_publics/resources/000/876/322/article_main_landscape/0304_pas_2_zaborra.jpg)
Christine Sallek eta bere lankideak zaborra biltzen dute, astean behin, Frantzia iparraldeko Le Mans barruti historikoan, Plantagenêt-en, hiriko Erdi Aroko erdialdean. Baina, horretarako, laguntzaile berezia dute: 9 urteko Doupette de Lucé behor indartsu eta langilea.
Astero, astearte goizetan, 800 etxetako hondakinak jasotzen dituzte beren “hipomobil” gainean; izan ere, bertako kale harriztatu eta estuetan ezin dira ohiko zabor-edukiontziak jarri. Plantagenêt maiz zine plato bihurtu delako da ezaguna. (JEAN-FRANCOIS MONIER)