Munduan pasieran

Arroz soroa artelan bihurturik Txinan

STR (AFP)
STR (AFP)

Hainbat mota eta koloretako arroza ereinez, motibo ezberdinetako muralak eraikitzen dituzte urtero Xibo herriko laborariek Shenyang-en, Txinako ipar-ekialdeko Liaoning probintzian.

Batik bat osagai erlijiosoa duten arren, hiru dimentsio antzeratu nahi duten artelanek egunerokotasuna eta pertsonaia literario eta zinematografikoak irudikatu ohi dituzte.

2012an munduko marka hautsi zuten xibotarrek, arroz soro batean inoiz egin den irudirik handiena sortuz.