Denbora galdua berreskuratzen

Stephane DE SAKUTIN (AFP)
Stephane DE SAKUTIN (AFP)

Frantziako Liburutegi Nazionaleko adituek “Denbora galduaren bila” Marcel Proustek idatzitako XX. mendeko eleberri monumentalaren zaharberritze lanak hasi dituzte. 2020an, instituzio honek inoiz ikusi gabeko eskuizkribua lortu zuen, Bernard de Fallois editorearen eskutik. Inoiz ez da berandu denbora galdua berreskuratzen hasteko.

Lehenbizikoz argitaratu zenez geroztik, gizaldi osoko eleberrigintza aldatu eta baldintzatu duen lana izan da, ez bakarrik sorleku izan zuen Frantzian ezpada Mendebalde osoan. Parisko saloietako burges eta aristokraten zaletasun eta makurkerien erakusleiho izateaz gain, giza arimaren barrunbeetan inor gutxik bezala arakatzen du Proustek, oroitzapen zaharren lorratzei bezala ekintza ñimiñoenaren atze-aurreei antzemanez. Joxe Austin Arrietak ekarri zuen euskarara bigarrengoz 2010ean.