NAIZ
Munduan pasieran

“Gabo maitea”: Garcia Marquezi eskutitzak

Claudio CRUZ (AFP)
Claudio CRUZ (AFP)

«Gabo maitea»; hala agurtzen zuen Fidel Castrok Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarra, aurkitu berri diren eskutitzetan irakur daitekeenez. Kubako presidente ohiaren gutun amaigabeen ondoan agertu dira Robert Redford, Pablo Neruda, Bill Clinton, Woody Allen, Marcos Komandanteordea... eta, hala, 150 pertsona ezagunenak ere, “Bilobak” inskripzioa zuen kutxa zuri batean sarturik.

Bere ondare osoa gordetzen duen Texasko Unibertsitatera bidali aurretik eta Literatura Nobel saridunaren familiari esker, gutunotako 50 “El escritor sí tiene quien le escriba” izenburupeko erakusketan ikusgai egon dira udan zehar Garcia Marquezek Mexikon zuen etxean.

Badira asko minbizia diagnostikatu ostean bere osasun egoeraz kezkatzen direnak, gonbidapenak, formalagoak, eskakizunak, honetaz eta hartaz dihardutenak edota maitasun izugarriz betetakoak, Nerudarenak, esaterako.

Bide batez, Emilia Garcia bilobaren arabera, Gabori nolabaiteko nagikeria ematen zion jasotzen zituen gutunei erantzuteak. «Berak nahiago zuen zuzenean telefonoa hartu».