Munduan Pasieran

Vittorio Emanuele II, horiz margotuta

Vittorio Emanuele II.aren zaldi estatua, Milango erdialdeko Piazza Duomon dagoena, pintura horiz estalita dago oraindik, Ultima Generazione-ko aktibista ekologistek klima aldaketari buruz kontzientziatzeko eginiko ekintzaren ondoren.

«Oraindik milaka milioi esleitzen zaizkio erregai fosilen industriari, gure lurraldeak babesteko zentimoak baino iristen ez diren bitartean». Hori da haien sareetan partekatu zuten erreklamoa, margotzearen bideoarekin batera, indarkeriarik gabeko desobedientzia zibileko kanpainaren erdian. Gabriel BOUYS