Egin planak
Bargotako Sorginkeria Astea
Uztailak 14-Uztailak 18
Bargota sorgintzaren hiriburu bihurtuko da uztailean. Urtero bezala, sorginkeria eta kondairak oinarri dituen azoka egingo dute, XVII. mendean girotutako hamaika ekitaldirekin: antzerkiak, tailerrak, haurrentzako jokoak, otorduak... Dena, hori bai, bertako pertsonaia ospetsuenetako baten elezaharrean oinarrituta: Johanes aztia, egun ere zeru izartua zeharkatzen ikusi omen dezakeguna.
Jaialdiak irauten duen bitartean, estandarteak, lastozko fardoak eta antzinako altzariak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan. Gainera, magiaz betetako egitaraua osatu dute aurten ere.