Egin planak

ZINEBI: Ivan Zulueta, gogoan

Azaroak 10-17

ZINEBIk Ivan Zulueta omenduko du, zuzendari eta gidoilariaren jaiotzaren 80. urteurrenarekin bat eginez.

Hori dela eta, Espainiako Filmategiak 4Kn berreskuratu eta digitalizatutako material guztiak proiektatuko ditu Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Guztira, “A/Z Zulueta inédito” izenburupean, ia zortzi orduko materiala jasotzen du, galdutzat ematen zirenak edo, behintzat, ezagutzen ez zirenak.