Egin planak

Boilurra protagonista nagusia, Orisoaingo Azoka gastronomiko eta mikologikoan

AbenduaK 16-17

Urtero bezala, boilurra izango da protagonista nagusia Orisoainen egingo den azoka gastronomikoan. Nafarroako erdialdeko lurraldeko altxorrik preziatuenetakoa da trufa. Eta, beti bezala, onddoaren bikaintasunak eta sekretuak ezagutaraztea xede duen ospakizun mikologikoak hainbat jarduera antolatu ditu abenduaren 16-17ko astebururako: ardo eta boilur dastaketa, boilurrari buruzko adituen hitzaldiak, nola biltzen den ikusteko ibilaldia...