YASUYOSHI CHIBA (AFP)
Munduan pasieran

Hegaztien merkatua

Jakartako Pramukako hegaztien merkatua ikusgarria da benetan. Milaka txori biltzen ditu, denak kaiolatuta, pilatuta. Bertaratzen direnak ere pilatuta egoten dira kaiolen aurrean.

Bisitari batzuk txori bat erosteko asmoz hurbiltzen dira, baina beste asko, aldiz, ikustera besterik ez. Orduak igarotzen dituzte hegaztien aurrean, eserita. Eta, egia esan, ez dirudi inor aspertzen denik.