Money SHARMA (AFP)
Munduan pasieran

Yamuna ibaian, kaioak elikatzen eta karma garbitzen

Urtearen amaieran eta abenduaren hasieran, Yamuna ibaian, New Delhin, jendea txalupan ibiltzen da goiz hotz lainotsuetan. Kaioak elikatzea gustuko dute garai horietan.

Neguan hegaztiak saldoka joaten dira Indiako hiria zeharkatzen duen Gangesen ibaiadarrera, nahiz eta hango urak oso kutsatuta egon. Dirudienez, hegaztiak gunearekiko fideltasunak akuilatzen ditu urtero migratzen duten bitartean. Erritu-egintza moduko bat bihurtu da dagoeneko, bai hegaztientzat, bai eta bertako biztanleentzat ere.

Ibaiadarrak hegazti asko erakartzen dituenez, erlijiotasun eta kondaira leku ere bihurtu da. Jendea uretara hurbiltzen da hegaztiak elikatzera, bai, baina asmoa bestelakoa da: hil diren pertsona maitatuentzat eskaintzak ibaian sakabanatzearekin batera, uste dute karma garbituko zaiela.