ROLAND SCHLAGER (AFP)
Munduan pasieran

Klimt-en ‘Lieser andereñoaren erretratua’, salgai Vienan

Ez dakigu ziur nor den modeloa, ezta non egon den azken ehun urteetan ere. Izan ere, galduta egon da Gustav Klimten artelana. Baina segurua da ‘Lieser andereñoaren erretratua’k 50 milioi euroko balioa duela eta apirilaren enkantean jarriko dela Vienan. Adituen ustez, Klimt 1917ko maiatzean hasi zen lan hau egiten.