Tiziana FABI (AFP)
Munduan pasieran

Michelangeloren ‘David’ garbitzen ari dira

David bera ere, Michelangeloren maisulana, zikindu egiten da eta noizean behin garbiketa sakona behar du. Horretan dabiltza azkenaldian Florentziako Akademiaren Galerian. Eskulturak lau metro baino gehiagoko garaiera du eta marmolezko bloke bakar batetik abiatuta egin zuen Michelangelok, 29 urte zituenean, 1504an.