Egin planak

‘Nestor Basterretxea, Diseinua eta arkitektura’

MartxoaK 28-Maiatzak 26

‘Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura’ erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egongo da ikusgai, martxoaren 28tik maiatzaren 26ra arte. Euskal artistaren alderik ezezagunena azaleratzea da ekimenaren helburu nagusia. Gainera, Basterretxearen mendeurrenerako prestatutako programaren abiapuntu ere izango da. Zehazki, maiatzaren 6an ehun urte beteko dira hura jaio zenetik.

Bost aretotan antolatuta, berrogeita hamar pieza biltzen ditu; besteak beste, collageak, diseinu industrialeko piezak, altzariak, Basterretxeak Oteiza eta Luis Valletekin batera proiektatutako Irungo tailerreko dokumentuak, arkitektura- eta hirigintza-maketak eta hainbat dokumentu eta argazki interesgarri.

Peio Aguirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula dira komisarioak. Bakoitza artistaren ekoizpen artistikoaren etapa batez arduratu da, denen artean ibilbide zirkularra osatuz. Bisitariak sumatuko du zenbait keinu errepikatu egiten direla ibilbidean zehar, diziplina batetik bestera dantzan dabiltzan keinuak.

Beste herri batzuetan ere izango da ikusgai: Irun, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Altzuza, Elgoibar, Bermeo, Hondarribia, Asparrena, Argentina. Bai eta AEBetan ere.