Egin planak

Zortzi emakume, erreskatatuta

“Mujeres que mueven montañas” liburuak aparteko zortzi istorio erreskatatu ditu ahanzturatik. Narrazioetako protagonistak emakumeak dira: mendizaleak, zientzialariak, aktibistak, landa-inguruneetan bizi diren emakumeak... Eta eszenatokia, bakarra: mendia.

Protagonistetako bat Aqila Haximi da, 2021eko abuztuan talibanak boterera iritsi izanaren ondorioak jasan behar izan zituen alpinista afganiarra. Anne Lister esploratzailea, mendizalea eta lesbiana da zerrendako beste bat, XIX. mendean, bere garaiko konbentzionalismoei aurre egin behar izan ziena. Gainerakoak dira Stephanie Besson, Flor Cuenca, Bethan Davies, Ekeney Njau, Rosario Clemente eta Maria Jose Blanco.

 

“Mujeres que mueven montañas”

Begoña Santos Olmeda

Desnivel 2024

144 orrialde. Gaztelaniaz