Egin planak

Faltzesko Baratxuriaren Eguna, Nafarroako Erriberako herriaren omenaldi xumea

UztailaK 28

Urtero aukera bikaina eskaintzen du Faltzes herriak ekoizleei zuzenean baratxuriak erosteko. Dena dela, azoka ez ezik, beste jarduera batzuk ere antolatzen dira Baratxuria Egunean Nafarroako Erriberako herrian, bisita gidatuak, besteak beste.

Gainera, bertaratzen direnek parada ezin hobea izango dute herriaren eta baratxuriaren arteko harreman historikoa ezagutzeko. Aspaldikoa da harremana, XVII. mendekoa, zehazki.